Bigarren eskuko III. azoka azaroaren 25ean egingo da

2017/11/09
Card image cap
Salgaiak eraman nahi dituztenek aurrez izena eman behar dute

  Flea Market bigarren eskuko azoka, azoka irekia da eta salgairen bat eraman nahi duen herritar guztiei lekua egiten zaie. Produktuak saldu edo trukatu nahi dituztenei irekita dago. Baina bi dira bete beharreko baldintzak: izena aurrez ematea eta azokan bertan egotea. Izan ere, antolatzaileak, behar den lekua eta materiala prestatu eta udal baimenak eskuratzeaz arduratzen baitira soilik.

  Euren produktuak eraman nahi dituztenek mezua bidali behar dute honako helbide elektroniko honetara: fleamarket.oinati@gmail.com  Izena emateko azken eguna azaroaren 18a izango da. Hurrengo astean berriz, hilaren 25ean, plazan egingo da bigarren eskuko azoka. Bertan erropak, liburuak, musika, jostailuak  eta abar eskaini ahal izatea espero dute antolatzaileek, baina hori, esan bezala, herritarren esku izango da, zer saldu edo trukatu nahi dutenaren araberakoa, alegia. Parte hartzeko izena ematen duen herritarra arduratu beharko da bere produktuak ikusgai jarri eta saldu edo trukatzeaz. Azoka, 10:00tatik 14:00tara egingo da plazan.

  Flea Market bigarren eskuko azoka sendotzen doan ekimena da. iazko abendu hasieran egin zenlehen aldiz, eta lortutako arrakastaren haritik, bigarrena, maiatzean gauzatu zen. Udazken-udaberri ziklo horri jarraipena eman nahi diote antolatzaileek eta azaroko azken larunbaterako deitu dute hirugarren Flea Market azoka. Berrerabilpena sustatuz, gauzei bigarren bizitza ematea da ekimenaren helburua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!